XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hezurrak bertan laga nahi al dituzue?

Berba ihardunaren ondoren ez zen inortxo ere, subteniente bakar bat ere, kopak hustutzera ausartu.

Mirespen eta begirunez inguraturik bizi bada ere, Españako Erregek noblezia titulu gisa Borrero izen goitia emana zion arren, gaur egun aristokrata, doluak iraungia, besteengandik zeharo isolaturik bizi da eta noiz behinkako salbuespen urritan baizik ez da gizartean ageri.

Hilketa nardagarriaren desoseguetan abaildurik eta itxuraz bigarren semea noiz jaioko ote zain dago artegatsu, nonbait gogoan etengabe dabilzkion itzal goibelengana betirako biltzeko baimenaren antsian.